Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-11-26 Hazia landatuko dugu bihar panpina ekologikoa sortzeko
barikuetan / barikuetan

Barikuetan Jai, umeekin euskaraz jolasteko programa, bueltan izango da bihar arratsaldeko 17:30etik 19:30era Kultur Leioaren inguruan, hau da, Jose Ramon Aketxe plaza edo Errekalde plazan. Bihar hazia landatuko dugu panpina ekologikoa egiteko.

Galtzerdiak erabiliz, panpinak sortuko ditugu. Galtzerdietan lurra eta haziak sartu eta ura botatzen goazen heinean, panpinari ilea nola hazten zaioen ikusi ahal izango dugu.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa