Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-06-12 Jasangarritasunaren alde
pasodecebra / zebra bidea

Europako herri eta hiri gehienak egiten ari diren bezala Leioak ere jasangarriagoa izateko ahaleginak egiten ari da egunero, horretarako kaleetan hainbat aldaketa egin izan dira, hauetariko batzuk nabariak dira begi bistara baina ez denak.

Aldaketa guzti hauen arrazoi nagusia kaleak denontzako seguruak eta irisgarritasun bermatukoak izatea da, ezgaitu fisikoentzat ere egokitzea eskatzen du honek, adibidez itsuak edota elbarrituak.

LED optikadun semaforoak
Estatuko programa berezi batek eskainitako diru laguntza batzuekin Leioako Udalak udalerriko semaforo guztiak aldatu ditu LED teknologiara egokituz. Aldaketa honekin lortzen den abantai nagusiena kontsumoaren %80aren aurrezpena da. Baina honetaz gain, beste abantai garrantzitsua ere badute optika hauek, piztuta dagoen kolorea askoz hobeto ikusten dela optika hauekin nahiz eta eguzkiaren islada izan. Modu horretan gidariaren eta oinezkoen segurtasuna mantentzen da.

Hobekuntza honetarako Udalak LED teknologiadun 235 optika jaso ditu doan eta herriko semaforo guztietan jarri ditu. Lagapen hau dela-eta, Udalak instalazioa baino ez du ordaindu, hau da 7.700 euro.

Semaforo itsuentzako sistemarekin
Herriko semaforoetan jarri izan den beste berrikuntza bat itsuek semaforoa berde dutenean eta gurutzatzea segurua denean abisua ematen dien alarma jartzea izan da.

Orain arte semaforo askok zarata bat ateratzen zuten berdez zirela ohartaratzeko nahiz eta itsurik ez egon inguruetan. Sistema honek semaforo alboan ziren etxeetako bizilagunen kexak eragin zituen, batez ere gauetan oso zaratatsua eta deserosoa zelako.

Hori dela eta dispositibo berri hau ezartzea erabaki dute Leioan. ONCE elkarteak itsu bakoitzari mando bat ematen dio, horrela itsuek semaforo baten aurrean direnean mandoari ematen dietenean alarma aktibatzen da eta berde dagoela abisatzen die dispositiboak. Modu honetan, itsuek bakarrik behar dutenean aktibatzen da alarma inongo eragozpenik eragin barik auzotarrengan.

Berrikuntza honetarako Udalak semaforoak prestatzea baino ez du egin, honek 8.042 euroko kostua izan du.

Irisgarritasuna
Kaleetan bizi izan den aldaketa nabaria da Leioan, batez ere zebra bideetan eta espaloietan. Honen arrazoia argia da, mugikortasun gutxitua duten pertsonentzat kaletik ibiltzea eguneroko gauza simple bat bihurtzea beste edozein herritarrentzat bezala.

Aktuazio hauek espaloiak jaitsi, zebra bideak altzatu eta baldosen aldaketa suposatu izan du (kolorez aldatu eta zimurtasuna). Ekintza hauek aurten amaituko dira falta diren zebra bideak egokituz eta Estatu Planaren 80.000 euroko laguntza izan dute.

Keinu mintzaira
Entzuteko desgaitasuna duten herritarrek euren udal kudeaketak inongo arazo barik egin ahal izatea ziurtatzeko Udalak ikastaro berezi bat antolatu du udal langileentzat keinu mintzaira ikasteko.

Udalak adierazi bezala sekulako arrakasta izan du ikastaroak langileen artean eta 12 langilek hartu dute parte Bilbo eta Bizkaiko Gorren Elkartearen eskutik emandako ikastaro arin honetan. Honetarako Udalak 1.242 euroko aurrekontua esleitu du.

Jolasleku bereziak
Lehen aldiz Leioan eta neurri pilotu bezala herriko hiru jolasleku ezberdinetan ezgaitu fisikoentzat zabu bereziak jarri izan ditu Udalak. Hirigintzatik adierazi duten bezala jolasleku berezi bat jarri beharrean jolasleku desberdinetatik zabu desberdinak banatzea erabaki dute ezgaitu fisikoak diren umeek gainontzeko umeekin ere jolasteko.

Honetarako 6.000 euroko aurrekontua jarri izan du Udalak, Estartetxe, Ikea Barri eta Euskal Etxeen plazan diren jolaslekuetan zabu berezi hauek jartzeko, baina etorkizunean beste jolasleku batzuetan gehiago jartzeko konpromisoa ere erakutsi du Udalak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa