Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-06-11 Ia 1.000 gaztek Leioako Udalak antolatutako programetan hartuko dute parte uda honetan Hiru programa ezberdin izango dira 3 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Urtero bezala gazteenak denbora libre gehiago izaten dute eta horregatik ekintza zein programa desberdinak egiteko prestatzen dira. Kirola, kultura eta aisialdi osasuntsua gazteei sustatzeko eta egun hauetan gurasoei laguntzeko asmoz Leioako Udalak hainbat programa eskaintzen ditu gazteentzat. Guztira 3 eta 17 urte bitarteko ia 1.000 gaztek hartuko dute parte Udalak antolatutako programa ezberdinetan datorren uztailean.

Alde batetik, UDA 09 kanpaina, Leioako klasikoa 20 urte daramatzana lanean. Aurten 7 eta 13 urte bitarteko 800 umek hartuko dute parte azken aldaketak direla-eta. Hain arrakastatsua izan da beti programa hau orain arte parte hartzeko eskaeren kopurua handiegia zela, eta hauetariko askok kanpoan geratzen zirela. Hori dela-eta, aurten Kultura eta Kirol departamentuak inkesta bat egin du ia 500 gurasoen artean kanpaina hau habostaldietan banatzeko aukera eskainiz plazak bikoizteko.

Gehiengoak baiezko botoa eman zuen, eta hau horrela UDA 09 tanda bitan banatuko da aurten, alde batetik uztailaren 1etik 15era 400 umek hartuko dute parte, eta bestetik 15etik 30era beste 400 umek. Honekin eskaera kopuruari aurre egingo zaio eta izena eman duten ume guztiek parte hartu ahal izango dute. Ume hauekin lan egiteko 45 monitore kontratatu izan dira, guztiak elebidunak.

Bigarrenik, 3 eta 7urte bitarteko umeentzat “Uda txiki” programa jaio zen iaz eskolen guraso elkarteen eskutik. Beraz, aurten ere jarraipena emango dio Udalak eta 131 umek hartuko dute parte Txomin Aresti eta Altzaga ikastola, Artatza-Pinueta eta Lamiakoko ikastetxeak, eta San Bartolomeko ikastetxekoak hain zuzen ere.

Txomin Aresti eta Altzaga ikastolako gurasoen elkarteek Gardabera enpresa kontratatu dute ekintza hauek aurrera ateratzeko. Honetarako 8 monitore, koordintzaile bat, ezgaituentzat monitore aditu bat eta txikienentzat laguntzaile bat izango dira 89 umeentzat (hauetariko 32 Txomin Arestikoak eta gainontzeko 57ak Altzagakoak). Topaguneak, berriz, Txomin Aresti zentroa izango da, zehazki psikomotrizitate gela, ikasgelak, jolastokia, eta baita Sakoneta zein Kandelazubietako kiroldegiak ere. Ordutegia, berriz, 9.00etatik 14.00etara arte luzatuko da aurten ere.

Artatza-Pinueta eta Lamiakoko gurasoen elkarteak, berriz, Pinpoil aisialdi enpresa aukeratu du zerbitzu hau izena eman duten 18 umeak entretenitzeko, honetarako hiru monitore eta koordinatzaile bat aukeratuz eta zentroko bertoko ikasgelak, eta gainontzeko gelak hartuz. Ordutegia hemen 9.00etatik 15.00etara izango da.

Bestalde, Auzotarrok auzokideen elkarteari ere haur-ekintza batzuk antolatzeko diru laguntza eman dio Udalak, hau da, San Bartolomé eskolako hiru ikasle burutuko duten ludoteka artistikoa aurrera ateratzeko laguntza, eta 4-6 urte bitarteko 14 txiki zein 3 urteko 7 gaztetxo 9.00etatik 14.00etara Sortzen ludotekan parte hartzeko.


Azkenik, aurten lehen aldiz, Aterpe Gazte Bulegoak “Uda Leioan gaztea” kanpaina antolatu du 14 eta 17 urte bitartekoentzat. Helburua da gazte hauei ere udarako ekintza bereziak eskaintzea euren adinaren araberako programa batekin uztailaren 6tik 17ra.

Oraindik parte hartzeko aukera badago, hurrengo asteazkenara arte hain zuzen ere. Interesa dutenek izena eman beharko dute Aterpen bertan eta azkenean eskatzaile guztien artean 30 plaza zozketatuko dira.

Programa ezberdin hiru hauetarako Udaletik esleitu den diru-kopurua honakoa izan da:

· Uda Leioan Gaztea (14-17 urte): 11.000 euro
· UDA 09 (7-13 urte): 150.000 euro
· Uda Txiki (3-6 urte): 18.000 euro

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa