Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-08-25 Kultur Leioako tailerretan aurretiko izen-ematea egiteko epea ireki da Kurtsoa 2015eko irailaren 28ko astean hasiko da eta 2016ko ekainaren 13ko astean bukatuko da.
talleres / tailerrak

Leioaztarrek Kultur Leioako tailerretan aurretiko izen-ematea egiteko epea irekita dute irailaren 4ra arte. Izen emateak Kultur Leioan edota Pinuetako Udal bulegoan egin daitezke 9:00etatik 14:00etara. Aurreinskripzioa egiteko epea Leioako herritarrentzat:

Tailerren plaza kopurua mugatuta dago. Plaza kopurua baino aurreinskripzio gehiago badago, zozketa publikoa egingo da. Hori horrela, aurreinskripzioaren hurrenkerak ez du plazarik bermatzen. Zozketarik egin beharko balitz, irailaren 7ko astean egingo litzateke (egun zehatza zerrendekin batera argitaratuko
da).

IRAILAREN 14TIK 18RA:
- Matrikula ordaindu eta ordainagiriak aurkeztu.
- Plaza libreak dituzten tailerretan matrikulazioa (Leioako herritarrak eta beste udalerri batzuetakoak).

Interesdunek irailaren 14ean, astelehenean, eman beharko dute izena (Kultur Leioa, 9:00-14:00 h), eta hilaren 15ean, asteartea, zozketa egingo da plaza libreak eta erreserben zerrenda bete arte. Pertsona bakoitzak bi ikastaro egin ahal izango ditu gehienez. Aurreinskripzio orria entregatzen duen pertsonak ez du zertan izan tailerrean parte hartuko duena. Gizarte Ongizate Sailak egindako txostena aurkezten dutenek ez dute matrikularik ordaindu behar izango. Nahitaez aurkeztu behar da ordainketa-frogagiria Kultur Leioan adierazitako egunetan. Bestela, aurretiaz lortutako plaza galdu egingo da.
Justifikatu gabeko asistentzia-faltek eta/edo gutxieneko

OHARRA: Taldeak egiteko, gutxienez 8 lagunek eman beharko dute izena, eta gehienez 16k. 12 lagunen taldean, ordea, 6 lagunek, gutxienez, eman beharko dute izena.

Erlazionatutako dokumentuak:

Tailerrak (pdf, 873 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa