Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-07-03 Artatza Jauregian ezkondu ahal izateko aukera gehiago
Palacio Artatza de Leioa / Leioako Artatza Jauregia

Leioako Udaleko Alkatetzak, duela zenbait urte, eta hain garrantzitsuak diren ezkontzei marko duina ezartzeko asmoz, diru-zenbateko baten truke, Eusko Jaurlaritzak Artatza Jauregia uztea lortu zuen, Jaurlaritza baita jauregiaren jabea.

Udalak, gero eta herritar gehiagok eskatzen dutenez Artatza Jauregian ezkontzea, aukerak zabaldu ditu lehoien jauregi gisa ezagutzen den saloietan ezkondu ahal izateko. Ondorioz, eta Artatza Jauregian eta Udaletxeko udalbatza aretoko ezkontzen baimena antolatzeko, arau batzuk onartu dira ezkontza zibilei baimena emateko honako kasu hauetan:

A.- Ezkonduko den bikoteko bat Leioakoa izatea.
B.- Gutxienez, 10 urte egon izana Leioan erroldatuta, eta erroldako baja, ezkontza eskabidea tramitatu baino lehenagoko lau urteetan egin izana.
C.- Udalerrian, etxebizitza baten jabe izatea.
D.- Leioako negozio, denda, edo orokorrean, enpresa bateko titularra izatea.
E.- Leioako enpresa, denda eta abarretan, lan-kontratua edukitzea.
F.- Eztei-oturuntza Leioako jatetxe batean egitea.

Ezkontza egin nahi dutenek askabidea idatziz bete beharko dute eta Udal Erregistroan aurkeztu. Eskabidean, idatzita agertu beharko da aurreko zein kasu betetzen duten eskatzaileek, baita ezkontza zinegotzi batek burutzea nahi badute ere, haren izena adieraziz.

Artatza Jauregian ezkontzeko indarrean dauden tasak 127 euro dira leioaztarrentzat eta 536 euro udalerrian erroldatuta ez daudenentzat. Tasa horiek bakarrik kobratuko zaizkie ezkontza Jauregian egin nahi dutenei. Udaletxeko Udalbatza aretoan ezkontzea dohainik da. Udaletxean ezkontzeko datak hileko hirugarren ostiralak dira, abuztuan izan ezik, 12:00 eta 13:30 bitartean. Artatza Jauregirako aurretik egindako egutegi bat dago eskuragarri, normalean, martxoa eta urria bitarteko hileko lehen larunbatak (abuztua salbu), 11:00etatik 13:30era.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa