Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-05-28 Gazteen lonjetarako gida Gazte-Lonjak proiektuan egindako lanaren emaitza da, gazteen lonjetan bizikidetza eta segurtasuna hobetzeko
Guía para las lonjas de jóvenes / Gazteen lonjetarako gida

Leioako Udalak “Gazteen lonjetarako gida” argitaratu du Udalak berak, lonjen jabeek eta lonjak erabiltzen dituzten gazteek egindako lan bateratuaren ondorioz. Gazte-Lonjak proiektuaren baitan egin da hori, gazteen lonjetan bizikidetza eta segurtasuna hobetzeko helburuz. Gazteen lonjetarako Gida hau modu parte hartzailean egindako agiria da, eta lonjak behar bezala erabiltzeko beharrizanak jasotzen ditu, segurtasun eta bizikidetzan eragiteko.

Udalak , lonjen jabeek eta lonjak erabiltzen dituzten gazteek Gida hau sortzeko egin duten lana lonjen errealitatean esku hartzen duten Udal sailen koordinazioarekin hasi zen: Hirigintza, Bulego Teknikoa, Udaltzaingoa, eta egitasmoa zuzentzen duen saila, Gazteria saila. Lan bateratu horri esker gidarako zirriborro bat sortu zen, segurtasun eta bizikidetza bermatzeko oinarrizko gaiak definitzen zituena.

Zirriborroa jabe guztiei eta lonjak erabiltzen dituzten gazteei aurkeztu zitzaien. Jabeekin bilera bat egin zen zirriborroa aurkezteko eta euren balorazioak eta proposamenak jasotzeko. Lonjen erabiltzaileekin bilerak egin ziren lonjaz lonja, zirriborroan jasota zeuden puntuei buruzko hausnarketa egiteko espazioa bideratuz, eta modu berean, kezkak eta proposamenak hartu zitzaizkien.

Gidaren aurkezpena lonjetan

Gida herritar guztien esku dago udal webgunean edo informazio bulegoetan. Sei atal dauzka: gai administratiboak, harremana, segurtasuna, bizikidetza, bizigarritasuna eta osasuna. Gai administratiboek kontratua egitearen beharrizana aipatzen dute, eta aseguruak edukitzearena, arrisku askotarikoa eta ardura zibilekoa. Beharrezkotzat jo zen, baita ere, lonjako ordezkariren baten eta jabearen telefonoak edukitzea. Espazioak bizigarria izan behar du, ur, argi eta komunarekin, 100m2-tik beherako espazioan, 2,30 metroko gutxieneko garaierarekin, eta ezin du etxe batekoa berezkoa den ekipamendurik eduki, hala nola, sukaldea edo oheak. Lonja erabiltzean ezin da eragozpenik sortu komunitatean zaratak direla-eta, eta horrexegatik, 23:00 eta 7:00 bitartean, arreta handiagoz ibili behar da eta leioaztar guztioi eragiten digun zaraten gaineko araudia errespetatu, baita lonja inguruan ere. Osasunari dagokionez, behar bezalako aireztatzea beharrezkoa da, lonja garbi eduki eta botika-kutxa izan. Azken atala dela-eta, segurtasuna, gehienezko edukierarako formula ezartzen da, distantziak, argi-seinaleak jartzeko beharra, su-itzalgailua eta beste zenbait neurri ere bai.

Une hauetan, lonjetan batzarrak adosteko fasean gaude, Gida aurkezteko eta gazteei eta jabeei laguntzeko helburuak lortzen, inplikatutakoen borondatea uztartuz bizikidetza hobetze eta espazio seguruak bermatze aldera.

Lonjen erabilerak bizikidetza arazorik sortuko balu komunitatean, Udalak gatazkak elkarrizketaren bidez kudeatzeko zerbitzua jartzen du herritarren eskura.

Gazte-Lonjak
Leioako Gazteen Lonjetako Bizikidetzarako Zerbitzua
Telefonoa: 94 412 66 58
Whatsapp: 638 322 065
Email: gaztelonja@leioa.net

Aurrekariak

2013an hasi zen proiektua, udalerriko gazteen lonjen errealitatea ezagutzeko asmoz. Horretarako, modu koordinatuan lan egin zen Udaltzaingo, Gaztegune, eta 14 eta 35 urte bitarteko ikasleak dituzten Hezkuntza Zentroekin. Landa lana ere egin zen, gazte-lonja modura erabiltzen ziren lokalak identifikatzeko. Lonjen erabiltzaileekin elkarrizketak egin ziren euren errealitatea, profila, adinak, erabilerak, azpiegiturak eta baliabideak ezagutzeko. Argazkia osatzeko, auzotarrekin hitz egin zen eta lonja bakoitzarekin zegoen bizikidetzaren kalitatea neurtu.

Lan horrek errealitatearen isla eman zuen, hezkuntza zentro guztiek eta 1.300 gaztek (lonjen erabiltzaile zuzenak) parte hartu baitzuten orotara. Ondoren, Gazteen Lonjen Dossierra egin zen, Aisialdiaren Erabilerari buruzko Txostena (Hezkuntza Zentroak).

Informazio gehiago:

Gazte-Lonjak

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa