Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-05-26 Lamiako Maskarada dokumentalaren bideoa salgai
Maskarada de la Lamia / Lamiako Maskarada

“Lamiako Maskarada - Maskarada de la Lamia” dokumentala, Pilar Fernández Lagunak egina Lamiako Maskarada elkartearen eta Leioako Udalaren Kultura eta Gazteria Sailaren laguntzarekin, salgai dago, honezkero, 4 euroan.
 
Lamiakon egiten den Maskarada nortasun handiko ekitaldia da, zalantzarik gabe, bai auzorako baita Leioa osorako ere. Horrexegatik, Udalak lagundu egin du bideoaren edizioan, balio dokumental handia baitauka udalerrirako.
 
43 minutu irauten duen dokumentalak, Maskarada aztertu egiten du. Bertan, euskal kulturako pertsonaia mitologikoek bere historiaren zati bat kontatzen dute, eta horrek, balio handia izan du auzo baten nortasuna transmititzeko, garai batean, immigrazio handia izan zuen auzo batena.
 
Lamiako Maskaradaren DVD Lamiakon eros daiteke (La Alacena taberna) eta Txopoetan (Menoyo taberna), baina hara hurbildu ezin direnek ere Kultur Leioan erosteko aukera izango dute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa