Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-10-06 Tito Parisek irekiko du ostiralean Leioako XIX. Musika denboraldia Musikaldi hau, 65.000 euroko aurrekontua duena, musika afrikarra, portugaldarra eta brasildarrarekin hasi eta amaituko da
Tito Paris / Tito Paris

Ostiral honetan hasiko da Leioako XIX. Munduko Musiken denboraldia Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko jaurlaritzaren Kultura sailek babestutakoa. Kontzertu hauekin Leioak Kulturren izango diren musika ikuskizunak indartu nahi ditu, horretarako maila altuko musikariak izango dira taulagainean hurrengo asteetan publiko ezberdinak erakarri nahian.

Musikaldi hau, 65.000 euroko aurrekontua duena, musika afrikarra, portugaldarra eta brasildarrarekin hasi eta amaituko da, Tito Paris eta Mafalda Arnauth musikariekin, eta bide batez ekialdeko herrien musika ere izango du Kroke eta Arto Tunçboyaciyan taldeekin.

Tito Paris

Cabo Verdeko musikako izenik handienetakoa da. Bere ahotsa, “bluesaren” ahots zakarra ere deitutakoa, gitarrara hurbiltzeko duen modu aparta, bere konposizio eta melodiak... horri guztiari esker, Cabo Verdeko enbaxadore kultural izatera heldu da denborarekin; izan ere, bere herrialdeko musitaren melankolia eta alaitasuna mundu osotik hedatzen du.

Berezitasuna, izaera kreola, sustraien tradizioa... Tito Parisek 2007an plazaratu du azken diskoa, eta, bere musikan, erritmoa moteldu edo arintzen du, Angolako zein Portugal iparraldeko eraginak nahasten ditu, Mozambikerantz desbideratzen da edo Brasilgo sanba jotzen du.

Kroke: Urriak 24.
Arto Tunçboyaciyan: Azaroak 14.
Mafalda Arnauth: Azaroak 28.

Informazio gehiago:

Kultur Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa