Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-10-24 Udal zergak zatika ordaintzeko aukera ematen dizu Udalak
Pago a la carta / Nahierako ordainketa

Ekonomikoki zailak diren uneotan, zergadunei obligazioekin betetzea errazteko, Leioako Udalak nahieran ordaintzeko aukera eskaintzen die. Modalitate hau baliatu nahi ez dutenek gaur arte bezala ordaintzen jarraituko dute, egutegi fiskalak ezarritako epeetan.

Sistema honen bidez, honako zerga hauen ordainketa zatikatu ahal izango dute leioaztarrek: Ondasun higiezinen gaineko zerga, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, Ibilgailuak espaloietatik sartzeagatiko tasa, bide publikoaren erreserbak aparkaleku esklusiborako, edozein motatako merkantzien karga eta deskarga, Terrazak eta Kioskoak instalatzeko baimena.

Horrela, zergak epeka ordaindu ahal izango dira, interesik gabe, zergapekoak berak erabakitako moduan. 2015ean, ordainketa bakarrean edo lau ordainketatan egitea aukeratu ahal izango da soilik, baina 2016tik aurrera, bi, sei edo hamar epetan ordaintzea posible izango da. Ondoren, e-mail bidez eskatuko zaio zergapekoari zein modalitateren arabera ordaindu nahi duen: (Epe bakarra., 2 epe (2016tik aurrera), edo 4 epe)

Nahierako ordainketa egiteko, honako hauek aintzat hartu behar dira:

a) Udalean, nahitaezko bidetik, zorrik ez dutenek bakarrik egin ahal izango dute.

b) Ezarritako epeetan kobratuko dira zergak, banku helbideratze bidez.

c) Hitzartutako eperen bat ordaintzen ez bada, nahierako ordainketa bertan behera utziko da eta zorra ordaindu beharko da, zerga bakoitzeko ordainketa boluntariorako epearen barruan, edo nahitaezko bidetik (gainkarguarekin, interesak) behin epe hori iraungita.

d) Nahierako ordainketaren ondorioz, zergapekoari ordaindu beharreko zenbatekorik balego, Udalak diru-itzulketa egingo du albait arinen.

Ordainketa zatikatua egin ahal izateko, erantsita doan inprimakia bete eta udal bulegoren baten aurkeztu behar da:

– Leioako udaletxea (Elexalde 1), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
– Udaltzaingoa (Elexalde 1), 8:00etatik 21:00etara.
– Pinuetako bulego deszentralizatua (Lapurdi 3, behea), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
– Kultur Leioa (Jose Ramon Aketxe plaza 11), 9:00etatik 21:00etara.
– Sakoneta kiroldegia (Sabino Arana 77), astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 22:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 8:00etatik 22:00etara.

Eskabidea “Udaletxean” izeneko Herritarraren Karpetatik ere egin daiteke, Leioako Udaleko web gunetik.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 131 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa