Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-10-22 Ekintzaileei bideratutako laguntzak eskatzeko epea zabaldu da Urriaren 27ra arte, eguerdiko 14:00etan
Ayudas a emprendedores / Ekintzaileei laguntzak

Leioako Udalak, Leioako Behargintzaren bidez,25 urte baino gutxiagoko ekintzaileei eta 25 urte baino gehiago dutenen eta enpresa martxan jarri nahi dutenentzat zuzendutako diru laguntzak aurkezteko epea zabaldu du urriaren 27ra arte.

Proiektu horiek duten enplegua sortzeko gaitasuna funtsezkoa da tokiko garapenerako. Horregatik, Leioako Behargintzak ematen duen aholkularitza teknikoaz gain, bi diru-laguntza mota berrien bidez, sustapen ekonomikoa eskaintzen da. Guztira 54.000 euro banatuko dira diru laguntza horietan negozio-plana prestatzeko eta aktibitate berriak abian jartzeko aholkularitza emateko.

Deialdi honetako diru-laguntzak Lanbidek- Euskal Enplegu Zerbitzuak, eta Europako Gizarte Fondoak finantzatzen dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007-2013 EGFEuskadi Programa Operatiboaren barruan.

Lehenengo diru-laguntza motak, Enpresa Ideia bat garatzeko laguntzak, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonak enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen bakar-bakarrik aritzea du xede, gerora, bideragarritasun plan batean zehaztu ahal dena. Mota honetako laguntzak 25 urte baino beherakoentzat bakarrik jarraitzen du zabalik, gainontzekoak agortu dira jada.

Bigarren diru-laguntza motak, Enpresa Proiektua berriak abian jartzeko laguntzak, negozio-ideia zehatz bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak ezartzea du helburu, enpresa berriak abian jartzeko beharrezkoak diren ekintzak bakarrik gauzatzeko. Halaber, erabateko sustapena emateko asmoz, nahi duten esleipendunei LEIOAKOUDAL-MINTEGIko lankidetzarakogunean lanpostu bat lortzeko aukera emango diegu, betiere lekurik badago eta diru-laguntzarekin lotutako tutoretzaldian.

Eskariak udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 2014ko urriaren 27a, eguerdiko 14:00ak, baino lehen (eskabideak aurkezteko azken eguna).

Erlazionatutako dokumentuak:

Eranskina Lanbide (pdf, 229 kb)

Eskabidea (pdf, 45 kb)

OInarrien aldaketa (pdf, 431 kb)

Oinarriak eta deialdia (pdf, 959 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa