Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-09-30 Drogomenpekotasun arazoak tratatzeko eta ekiditeko tekniko aditua hartu du Leioako Udalak
Jóvenes / Gazteak

Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuak tekniko aditua bat kontratatu izan du herrian duela 15 urte baino gehiago garatzen ari den drogomenpekotasuna saihesteko eta osasunean hezitzearen aldeko proiektua indartzeko.

Ekintza berri honek Gizarte Zerbitzuak gazte zein umeekin garatzen dituen programak sakontzea ahalbidetuko du, eta bestetik, programa hauek anitzak izatea eta herritarrenganako hurbiltasun gehiago izatea lortuko dute, eraginkorragoak bilakatuz.

Proiektua martxan daramatzan urte guzti hauetan lorturiko emaitza onak eta irakasle zein zuzendarien inplikazio handiak egin du posible proiektu honen aurrerapausua. Azken datuen arabera joan den urtean lehen hezkuntzako 1.400 ikasle eta 73 irakasle hartu zuten parte, bigarren hezkuntzan 900 gazte eta 42 irakasle, eta Lanbide Hastapeneko 58 ikasle eta 15 irakasle izan ziren.

Tekniko berriak indartuko duen proiektu hau hiru programa ezberdinetan banatzen da hartzailearen arabera:

Eskola programa: Lehen hezkuntzako gaztetxoekin irakasleak izaten dira igorleak baina aurretik beharrezkoak dituzten materialak teknikoak ematen dizkie, ekintzen artean ikusgarriena txotxongiloen antzerkia izanik. Bigarren hezkuntzakoei, bestalde, droga bakoitzaren gaineko informazio eskaintzen zaie eta bide batez gazteen gaitasun pertsonaletan sakontzen duten eztabaidak planteatzen dira.

Familien programa edota “gurasoen eskola”: Gurasoekin ematen diren saio informatiboak dira hauek, astean ordu erdikoak hain zuzen ere. Honetaz gain, joan den urteko ekintza bat berreskuratuko da oraingoan ere. “Galdegune” ikastetxeetan jartzen ziren informazio puntuak ziren non gurasoak diptiko informatiboak eskuratzeko aukera zuten. Aurten berriz, tekniko berriaren presentziarekin gurasoak galdera zehatzak egiteko aukera izango dute, zerbitzua pertsonalizatzeko aukera izango dute.

Hautapen prebentzioa: Kontsumitzeko arriskua duten gazteei zuzenduta dago programa hau. Tailerren bitartez lantzen da programa, taldeka zein pertsonalki, eta ikastetxeekin akzio protokoloa ezarten da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa