Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-10-10 Bakearen kultura bultzatzeko ipuin kontalarien doako tailerra
Hitzaren Zuhaitza / Hitzaren Zuhaitza

Aurreko ikasturtean abian jarri zen proiektua da "Behin batean...". Honekin, Leioako Udalak herritar boluntarioen sarea bultzatu nahi du gure haurrei, ipuinen bidez, bake kulturaren baloreak transmititzeko eta eurekin lantzeko, hala nola, ez indarkeria, berdintasuna, elkartasuna, aniztasunarekiko errespetua, gatazken ebazpen baketsua….

Oso harrera ona izan zuenez, Leioako Udalak eta Geuzek hitzaren zuhaitzaren II. edizioarekin jarraitzea erabaki dute. Aurten istorioa errepikatu egingo da, ipuin-kontalari izan nahi dutenek Marina Apariciok zuzendutako prestakuntzan hartuko dute parte, ibilbide luzea egina duen aktoresa profesionalarekin, hain zuzen. Ondoren, iazko ipuin-kontalarien taldearekin elkartuko dira, eta denek elkarrekin teknika hobetzen jarraituko dute.

Behin prest daudenean, konpainia biran joango da ipuin-kontaketak oparituz herriko zenbait ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei eta tourné-a jarraituko dute Gabonetako Ipuin-kontaketa Maratoia protagonizatuz Kultur Leioan.

Ipuin honen protagonista izan nahi baduzu, … zatoz hitzaren zuhaitzaren taldera! Parte hartzeko baldintza bakarrak gogoa, Leioan erroldatuta egotea eta urriaren 23tik aurretik izena ematea dira. Besterik ez! Anima zaitez!

Eta hala bada eta ez bada… ipuin hau hasi egin da

Informazioa eta izen-ematea: www.ipuinkontaketak.tk, telefono honetan 633.016.107 edo e-mail bidez: saioa@geuz.es

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa