Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-09-29 Sakonetako asteburuko jardueretan izena emateko epea zabalik da
findesemana / asteburuak

Urrian hasiko diren Sakoneta kiroldegiko asteburuko jardueretan izena emateko epea zabalik da jada.

Ikastaroak hilabetekakoak izango dira, 2014ko urriko lehen asteburutik 2015eko ekaineko azkenera. Hilero ordainduko da kuota eta derrigorrezkoa da ordainketa helbideratzea. Uztailaren 15a baino lehen bajarik eskatzen ez bada, jardueran izena emanda jarraituko duzu hurrengo ikasturterako. Ez dira udako hilabeteak kobratuko, ez baitago jarduerarik.

Jardueretan izena emateko edo baja eskatzeko idatziz egin beharko da, ezarritako epeen barruan.
Altak: hileko edozein momentutan. Hilaren 16tik aurrera, hilabete erdia dela ulertuko da. Izen emateak kiroldegiko harreran egin behar dira.
Bajak: UKIetako edozein jarduera edo ikastarotan baja eskatzeko idatziz egin beharko da. Idazkia Sakoneta Kiroldegiko bulegoetan aurkeztu beharko da, edo bestela, posta elektronikoz (uki.idmleioa@leioa.net), betiere bajak efektua izango duen hilaren aurreko 25a baino lehen.

Kuotetan hobaria duten bazkideek eskubidea izango dute hobari berbera izateko jardueretan, baina jarduera bakarra erabiltzaile bakoitzeko. Kasu hauetan, izen emateak berriztatzeko, horretarako beren-beregi jarritako epean egin beharko da, hau da, hil bakoitzeko 15a eta 25a bitartean, kiroldegiko harreran.

Kuota ordaintzen ez bada izena emandako jarduera edo ikastaroren baten, edo bankuko ordainagiria itzultzen bada, jardueran baja automatikoa izatea suposatuko du horrek. Kuota hori zorra izango da eta ordaindu beharko da Leioako UKIetako edozein jarduera edo ikastarotara izena eman ahal izateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa