Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-05-05 Leioako Udalak 59 ezkontza programatu ditu dagoeneko 2009an ospatzeko 2007ko urte osoan ospatutakoen kopurua berdintzen da
anillos / eraztunak

Urtero gehitzen joaten dira Leioako Udalak ospatzen dituen ezkontza zibilak, eta aurten, hiru hilabete buruan, 59 ezkontza programatu dira dagoeneko, hau da, 2007ko urte osoan ospatutakoak berdintzen dira.

Hau horrela, 2007an 59 ezkontza izan ziren Leioan (50 Artazan eta 9 udaletxean), 2008an berriz 62 izatera heldu ziren (47 Artazan eta 15 udaletxean), eta aurten dagoeneko 9 egin dira Artazan eta 3 udaletxean bertan, beste 47 egiteko daude.

Beraz, joan den otsailaren 1ean ireki zen izenemate epea eta ordutik 2007an ospatutakoen kopuru berdina programatu da. Honekin argi geratzen da gero eta bikote gehiagok aukeratzen dutela ezkontza zibila euren egoera legalki formalizatzeko. Honetaz gain, aipatzeko da, Leioan ezkontzen diren gehienak 30-35 urte bitartean kokatzen direla.

Leioaztarrak eskuragai dute udaletxeko osoko bilkuren aretoa astelehetik ostiralera goizeko ordutegian, bestalde Artazako ezkontzak hil bakoitzeko lehen larunbatetan izan behar dira 11.00etatik 13.30era. Desberdintasun hau ematen da Artaza Jauregia Lehendakaritzakoa delako eta Udalak alokatu egin behar duelako. Hau dela-eta Artazan ezkontzeak 118 euroko kostua du ezkongaientzat eta udaletxean egitea doakoa da.
Honetaz gain, azpimarratu behar da Artazan zein udaletxean ezkontzeko bikotekideren batek Leioan erroldatuta egon behar dela gutxienez izena eman duenetik sei hilabete arinago.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa