Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-09-19 Bikote banaketa baten aurrean seme-alabekin zelan jokatu behar den inguruko hitzaldia
Etxadi / Etxadi

Leioako Udalak, Etxadi famili psikologi gabinetearen bitartez, gurasoei zuzendutako prestakuntza saioa antolatu du irailaren 24an, arratsaldeko 18:00etan Kultur Leioan. Zehazki, gurasoak banatzen direnean zer nolako gauzak izan behar dituzten kontutan azalduko dira. Saio honetan izena emateko 94.607.25.76 telefonora deitu beharko da.

Jakina da, bikote bat banatzen denean sufrimendua oso presente dagoela, eta askotan, prozesu hau esperientzi traumatikoa izan daitekeela bikotekideentzat. Modu berean, bikote horren seme-alabek ere arazo hauek pairatzen dituzte, batez ere banaketa ez denean modu egokian garatzen.

Prestakuntza saio honetan, banatze egoera hauen aurrean zelan jokatu behar dugun aztertuko dugu, eta ze nolako gauzak izan behar diren kontutan seme-alabek ahalik eta gutxien kaltetzeko.

Ideia 20 pertsonen taldea osatzea da, hizlariekin feed-back egokia emateko. Horregatik, hitaldi honetan parte hartzeko oso garrantzitsua da aldez aurretik izena ematea 94.607.25.76 telefonoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa