Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-08-25 Sakonetako igerilekuen irekiera atzeratu egingo da hilabete batzuk Sakoneta bazkideek Getxoko igerilekuak erabili ahal izango dute denbora tarte honetan
piscinas / igerilekuak

Urtero egiten den bezala, abuztuan Udalak hobekuntza obrekin hasi zen Sakonetako kiroldegian. Baina aurten, ezustekoa gertatu izan da obra hauek hasterakoan eta, ondorioz, igerilekuen irekiera hilabete batzuk atzeratu egingo da.

Hobekuntza obra hauek honakoak ziren: igerilekuen aireztapena hobetzea eta zonalde honetako sabaia egokitzea. Bide batez, filtroak eta konpentsazio basoak hobetzea. Sakonetako igerilekuen kalitatea nabarmen handituko dituzten hobekuntza obra dira hauek.

Zoritxarrez, hobekuntza horiek egiten ziren bitartean, ezustean, estrukturan egin beharreko beste obra baten beharra agertu zen. Beraz, hurrengo hilabeteetan honetan jardungo dira, igerilekuen irekiera hilabete batzuk atzeratuz. Dena den, ahalegin bereziak egiten gaude ahalik eta arinen ireki ahal izateko, eta baldintza egokienetan.

Bazkideentzako eta klubentzako aukerak
Igerilekuen itxiera hau dela-eta, bazkideek dagokien deskontua izango dute azken kuotan. Oraindik ez da zehaztu zenbateko deskontua izango den baina laster finkatuko da.

Honetaz gain, Getxo eta Erandioko Udalekin heldutako akordioei esker, Sakonetako bazkideek Getxoko Fadura eta Gobelako igerilekuak erabili ahal izango dituzte obra hauek irauten dituzten bitartean, inongo gain kosterik gabe. Honetarako, aldez aurretik Sakonetatik pasatu behar izango dira ziurtagiri bat jasotzen.

Klubek, beste alde batetik, behin behineko egoitza berriak izango dituzte; waterpoloko talde federatuak Erandioko igerilekuan entrenatuko dute, eta waterpoloko eskolako gazteak ere beste instalazio batzuetan kokatuko dira bitartean. Oraindik ez dira zehaztu ze instalazio izango diren, baina argi dago bertara arteko garraioa Udalaren esku egongo dela.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa