Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-07-24 Txakur solteentzako zonalde berriak Leioak 30.000 biztanle baino gehiago ditu, eta 2.500 txakur erroldatuta
Artatza / Artatza

Leioan, parke, lorategi eta berdegune ugari ditugu, eta horrek bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du. Aisialdi-gune horietan nagusiek eta umeek gozatzen dute, eta, lorezaintza eta garbiketa zerbitzuen lanari esker, leioaztarrek modu positiboan baloratzen dituzte inguru horiek. Eremu horietara paseoan eramaten dira txakurrak ere.

Hiri atseginagoa lortzeko bidean, eta oinezkoak eta animaliak errespetuz bizi daitezken elkarrekin, Leioako Udalak txakurrak solte ibiltzeko 13 gune sortu ditu udalerri osoko 10 auzotan, leioaztarren partaidetzarekin eginiko prozesu baten ondorioz. Maskotak aske ibili ahal izango dira inguru horietan guztietan (betiere, jabeen kontrol eta zaintzapean). Zazpi gune 24 orduz erabili ahal izango dira, eta beste seiak, 20:00etatik 9:00etara bitarteko ordutegian.

Txakurrentzako gune berriok urtebetez egongo dira probaldian. Leioako Udalak zonalde horiek bai txakurrek eta bai oinezkoek ahalik eta ondoen gozatzea nahi dugu. Hori dela-eta, epealdi honetan emaitzak onak badira, guneak egonkortu egingo dira. Beraz, alde bien kolaborazioa eskatzen dugu, eta gune horien mugak eta ordutegiak errespetatzea.

Partaidetza-prozesua
Joan den 2012ko abenduan, Tokiko Agenda21 eta Partaidetza sailak aurretiz txakurren jabeekin egindako lan baten ondorioz, udal dekretu batek txakurrak solte egiteko hiru zonalde markatzen zituen. Gune hauek Artatza, Elexalde eta Mendibilen ziren eta 24 ordukoak ziren, guztira 20.000 metro kuadro inguru. Hauetan txakurrak solte egoteko aukera zuten, beti jabeak kontrolatzen bazituzten eta animalien kakak jasotzen bazituzten.
Honen ostean, txakurren beste jabe batzuek zonaldeak eskasak zirela esan zuten, honen ondorioz Udalak partaidetza prozesu ireki bat martxan jartzea erabaki zuen.

Horrela, Leioako Udaleko Hirigintza Batzordeak sustatuta eta ph+ Urbanismo Ciudadanok diseinatu eta prestatutako partaidetza prozesua jarri zen martxan Leioan, txakur solteentzako aisialdi guneak definitzeko, diseinatzeko eta erabiltzeko proposamena taldeka lantzeko helburua zuena. Prozesua irekita zegoen leioaztar guztientzat, espazio publikoa erabiltzen zutenentzat, txakurra eduki zein ez eduki.

Partaidetza prozesuak bi fase zituen: diagnostikoa eta proposamena. Diagnostikoaren fasean taldekako batzarrak egiten ziren. Horien artean, txakurren jabeen taldeak, auzo elkarteak, merkatariak, kultura elkarteak, udal teknikari eta ordezkariak, eta herritarrak orokorrean. Gainera, denen artean, Artatza, Pinosolo, Elexalde eta Kultur Leioa inguruko parkeak bisitatu zituzten. Bigarren txanda baten, Aldapako parkera, Kandelazubietako plazetara, Udondoko bulebarrera eta Lamiako-Txopoetako dartsenara joango ziren. Aldi berean, inkesta bat prestatu zen, on line eta paperean, herritar guztiek erantzuteko asmoz, espazio publikoan, zehazki Txakur Solteentzako Aisialdi Guneeetan, txakurrak egoteak dakartzan behar eta aukerei buruzkoa. Diagnostikoaren fasean sortu zen material guztiarekin, partaidetza prozesua proposamen-tailer batekin amaitu zen TSAG horiek taldeka definitu, diseinatu eta erabiltzeko.

Informazio gehiago:

Informazioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa