Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-04-28 Leioako Udalak hiru etxebizitza lagako ditu ezgaitu intelektualen bizi kalitatea hobetzeko Etxebizitza hauek Aldapabarrena kalean kokatuta daude
firma / sinadura

Leioako Udalak AVIFES (Gaixotasu Mentala duten pertsonen Familiarien Elkarte Bizkaitarra) eta Uribe Costa elkarteekin akordio bat sinatu du gaur, honen bitartez udal titulartasuneko hiru etxebizitza lagako dizkie gaixotasun mentala duten pertsonei euren bizi kalitatea hobetzeko asmoz.

Etxebizitza bi Uribe Costa elkartearentzat izango dira. Ezgaitu intelektualak familiako etxetik kanpo bizi ahal izatea halbidetuko dute etxebizitza hauek, horrela pertsona hauek independentziaz goza dezakete beste edonor bezala, bide batez pertsona hauen ongizate fisiko eta psikikoa bermatuko da. Elkartetik adierazten duten bezala “etxebizitza hauek banakako zein taldeko beharrizanak beteko dituzte, beren eskura dituzten baliabide material zein pertsonalak erabiliz”.

Etxeek 75 metro koadro dute gutxi gorabehera, eta gainera berezko garajea zein ganbara dute. Uribe Costa elkarteak berak atonduko ditu etxeak 8 edo 9 ezgaitu intelektualentzako bizileku bihurtzeko. Gaineratu behar da elkarbizitza hau momentu oro kontrolatuta izango dela elkarteko bost monitoreengatik.

Bestalde AVIFES elkarteari lagako dio Udalak hirugarren etxebizitza, hau gaixotasun mentala duten pertsonen autonomia lantzeko ariketak egiteko bideratuta egongo da, atentzio ariketak, laguntza psiko-soziala, aisialdi garapena eta komunitatean gizarteratzeko partehartze aktiboa bultzatuko da besteak beste.

Etxe hau, besteak bezala, 75 metro koadro du garaje eta ganbararekin. Elkartearen eskutik egokituko da pisua. Bertan gaixotasun mentala duten lau pertsona bizi ahal izango dira, elkarkidetza sustatzeko eta laguntza pertsonala zein sozialarekin gizarteratzea erraztea.

Lagapen hauek, gaur bertan errealitatea bihurtu direnak, 10 urteko iraupena izango dute gaurtik hasita.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa