Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2021ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-09-30 Aterpe Gazte Bulegoak gazteei zuzendutako 2.800 gida banatuko ditu doan Interesa dutenek urriaren 20tik aurrera pasatu behar izango dira Aterpetik gida hau jasotzeko, bertan datu basea osatzeko inkesta labur bati erantzun behar izango diote
Gaztegida / Gaztegida

Leioako Aterpe Gazte Bulegoak gida berri bat kaleratuko du 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa, bertan populazioaren sektore honi interesatzen zaizkion zerbitzuak eta informazioa bilduko da. Gazte gida honen berri izateko Aterpek doako postalen banaketa egingo du hurrengo astean.

Interesa dutenek urriaren 20tik aurrera pasatu behar izango dira Aterpetik gida hau jasotzeko, bertan datu basea osatzeko inkesta labur bati erantzun behar izango diote. Gazteentzat erakargarri izateko gida itxura berezia izango du, hau da, panpin baten itxura duen USB formatoan banatuko dira 2.800 aleak, honela, bide atez gazteek teknologi berrietara hurbiltzea bilatu nahi da.

Gida guztiek informazioa elebitan izango dute grabatuta, gainera informazio hau ezabatzea ezinezkoa izango da. Dena dela, gehiegizko memoria du formato honek, modu honetara gazteek gida honetaz gain euren informazio pertsonala ere grabatzeko aukera izango dute.

Gazte gidan aurkitzen diren gaien artean honakoak daude: kultura, euskara, kirolak, bidaiak, gazteentzako programak, boluntariotza, lanbidea, etxebizitza, emakumea, inmigrazioa, kontsumoa edota ingurumena.

Bestalde, beste 200 gida DVD formatoan kaleratuko dira. Hauek Leioako hainbat zerbitzuetan banatuko dira, udal zerbitzuetan, kirol taldeetan, jai batzordeetan edota elkarte desberdinetan adibidez.

Erlazionatutako dokumentuak:

Gaztegida (pdf, 1184 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa