Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-04-23 San Juan jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea luzatzen da Hurrengo ostirala, apirilaren 30a baino arinago aurkeztu beharko dira Aurtengo San Juan jaietako kartelaren lehiaketan parte hartzeko aukera luzatu egiten da datorren apirilaren 30era arte. Beraz, oraindik parte hartu nahi dutenek euren lanak aurkeztu beharko dute Leioako Kulturren eguna baino arinago, eta honekin batera gutunazal baten barruan euren datuak jarri beharko dituzte (izena, abizena, helbidea, telefonoa eta adina).

Lanen teknika librea izango da, kolorea bezala, zuri beltzez zein kolorezkoa izan daitekelako. Neurriak, berriz, 30x40koak izan beharko dira derrigorrez eta euskarri gogorrean aurkeztu beharko dira. Bestalde, beharrezkoa izango da kartelan bertan Leioako San Joan jaiekin harremana duen ezaugarriren bat agertzea.

Irabazlearen sari banaketa, 800 eurokoa hain zuzen, maiatzaren 10an izango da arratsaldeko 18.00etan Kultur Leioako 5.solairuan bertan. Ekitaldia amaitu eta gero, 30 egunetan izango dira obra guztiak ikusgai eta epe hau pasa ostean jabeek euren lanak batu ditzakete, Udalak jakinarazi izan duenez.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 148 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa