Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-04-23 2014ko Umore Azokaren establezimendu lagunak bila gabiltza
cartel / cartel

Leioako Udalak, Kultura eta Gazteria Sailaren eskutik, aurten burutuko den “2014ko Umore Azokaren establezimendu lagun” kanpaina zabaldu berri du. Herriko ostalari guztiei zuzenduta dago kanpaina hau, eta honen nondik norakoak azaltzeko batzar informatiboa antolatu da hurrengo astelehenean, apirilak 28, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Leioako prentsa gelan (4. solairuan).

Kanpaina hau Leioako ostalaritza establezimendu guztiei zuzendua dago, maiatzaren 15tik 18ra burutuko den Umore Azokan establezimendu lagun bezala parte hartzeko aukera eskeiniz, ostalaritza-eskeintza ezagutaraziz. Izan ere, Umore Azokaren asteburuan urtero 30.000 lagun baino gehiago batzen dira Leioako kaleetan.

Dagoeneko bidali zaie ostalari guztiei gutun bat non kanpainaren ildo nagusiak azaltzen diren, eta bide batez, batzar informatiboaren gonbidapenarekin. Hemen dago atxikituta eskutitza eta kanpainari buruzko informazio guztia.

Erlazionatutako dokumentuak:

Ostalariei bidalitako eskutitza (pdf, 176 kb)

Kanpainari buruzko informazioa (pdf, 200 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa