Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-04-16 Bi pertsona atxilotu dituzte Leioan adingabeko bati labana erabiliz lapurtzeagatik Gazteak 20 eta 22 urtekoak Erandion izan ziren atxilotuta.
detencion / atxiloketa

Erandioko Ertzain-etxeko agenteek atzo (asteazkena) arratsaldean 20 eta 22 urteko gizonezko bi atzeman zituzten larderia eta indarkeria erabiliz egindako ustezko lapurreta delitu bat leporatuta. Susmagarriek biktimari (adingabeko bat) lapurretan egin zioten leioan etxerantz zihoala; ostikoka hasi zitzaizkion eta labana batekin mehatxu egin ostean, gainean zeramatzan baliozko objektuak ematera derrigortu zuten.

Joan den astelehenean, gaueko 10.30ean inguru, Leioako Errotabide kalean, pertsona bi beste bati hurreratu ziren lapurreta egiteko asmoz. Hitzik esan gabe golpeka eta bultzaka hasi ziren, eta aurpegian lau ukabilkada eman zizkioten, ondoren erasotzailetariko batek labana atera zuen biktima mehatxatuz. Labana lepoan jarri zion gazteari eta momentuan zeraman dena emateko agindua eman zioten, horrela, erregistratu eta gero, gaztearen telefono mugikorra hartu zuten eta ihes egin zuten.

Salaketa jarri eta gero Ertzaintza ikertzen hasi zen eta azkenik erasotzaileak harrapatzea lortu du, 22 eta 20 urtekoak, azken hau delitu aurrekariekin. Atzo atxilotuak izan ziren biak Erandion biolentziaz eta larderiaz lapurtzeagatik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa