Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-03-31 Jorge Álvarez iruñearrak aurtengo César Uceda sari nagusia eskuratu du Guztira 6 Musika Eskola desberdineko 12 gaztek hartu zuten parte Joan den larunbatan, martxoak 28an, César Uceda sariak banatu ziren Kultur Leioan. Leioako Udalak urtero antolatzen duen ekitaldi honetan sei Kontserbatorio ezberdineko 12 gazte aurkeztu ziren. Baina azkenik, aurtengo saritu nagusia Jorge Álvarez iruñearra izan da.

Epamahaiak adierazi zuen bezala, aurten ere aurkeztutako gazteen maila oso altua izan zen, hori argi geratu zen sari banaketen ostean emandako kontzertuan.

Aurtengo sarituak hurrengokoak dira:
· 1. saria –600 euro eta plaka-: Jorge Álvarez (biolontxelo) Iruñeako Pablo Sarasate Musika eskola Profesionaletik.
· 2.saria –450 euro eta plaka: – Elisa Rodríguez (biolontxelo) eta Nicole Crespo Donostiako Francisco Escudero Musika eskolatik.
· 3.saria –300 euro eta plaka-: María Rallo (biola) Irungo Udal Musika Eskolatik.
· Aipamen Berezia: Iván Carrascosa (trompa) Leioako Udal Musika Eskolatik.

Lehiaketara aurkeztu diren ikasleak sei Musika Eskola desberdinetik heldu ziren: Bilboko Juan Crisóstamo de Arriaga, Baracaldo Udal Musika Eskola, Irungo Udal Musika Eskola, Donostiko Francisco Escudero, Iruñeako Pablo Sarasate Musika Eskola Profesionala, eta Leioako Udal Musika Eskola.

Epamahaia, berriz, musika arloan ospe handia duten hiru pertsonez osatuta egon zen: Itziar Barredo –pianista Musikeneko irakaslea-, Bruno Claverie –txirula eta bakarlaria Euskadiko Orkestra Sinfonikoan, Musikeneko irakaslea-, eta Catalin Bucataru –Musikeneko bibolin irakaslea-. Honetaz gain, Leioako Udal Musika Eskolako zuzendaria idazkari lanak egin zituen.

César Uceda sari hau IV edizio bete duena aurten, Euskal Herriko edozein tokiko Erdi Mailako Kontserbatorioko ikasleak parte hartu dezakete, 20 urtetik beherakoak.
César Uceda , Leioako Musika eskolako irakaslea zena, ETAk erahil zuen 80.eko hamarkadan. Ekitaldi honekin, Udalak César Uceda eta musikalotu nahi ditu bere izena goraipatzeko eta aldi berean bere senitartekoei Leioako herriko errespetua eta elkar laguntza adierazteko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa