Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-03-25 Ia 30 gizonek hartuko dute parte gaur Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Lehen Topaketan Gaur arratsaldeko 18.00etatik aurrera Mendibile Jauregian Guztira 30 gizonek baino gehiago, hauen artean kargu politikoak, publikoak eta jubilatuak besteak beste, hartuko dute parte Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Leioako Lehen Topaketan. Hitzordua bihar izango da, hilaren 25ean, arratsaldeko 18.00etan Mendibile Jauregian.

“Berriketan Leioan” izeneko ekintza hau, aurtengo Genero Biolentziaren kontrako kanpainaren barruan kokatuta dagoena, udalerriko gizonak parte hartzeko gune bat antolatzea du helburu, emakumeei eragindako indarkeriari buruzko hausnarketa egiteko hain zuzen.

Mota honetako ekintzen bitartez aurtengo kanpainak herriko gizon eta umeen parte hartzea bilatzen zuen mezu argi bat helarazteko gizarteari: emakumeek ez dute bakarrik borrokatu behar horretarako gizonek diskriminazio zein desberdintasun egoera baten aurrean salatu egin behar dute.

Horregatik, Berdintasun Sailetik lehen topaketa hau antolatu da gai honi buruz eztabaidatzeko eta sakontzeko. Honetaz gain, hainbat bideo jarriko dira era didaktikoan arazo larri honen berri emateko.

Leioako Udalaren Berdintasun Sailetik konpromisoa mantentzen da topaketa honen jarraipena ziurtatzeko, horretarako beharrezkoak diren baliabide guztiak jarriko dituzte eskura biktimen alde lan egiten jarraitzeko. Lehen deialdi hau sekulako arrakasta izan du dagoeneko 30 gizon baino gehiago parte hartzea lortu duelako.

Topaketa bihar izango da, asteazkena, Mendibile Jauregian arratsaldeko 18.00etatik 21.00etara gutxi gorabehera. Honen ondoren luntxa izango da parte hartu duten guztien inpresioak nahasteko. Udalerri osoak gonbitea jaso duela ziurtatzeko Udalak 11.500 gonbidapen bidali ditu Leioako etxeetara, eta honetaz gain azaroko kanpainan parte hartu zuten gizonei ere bidali zaie.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa