Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-03-03 Emakumearen astea Antzerkia, zinea eta bolo txapelketa urte honetako ekintzen artean
/

Emakumeak protagonista bihurtzen duen astea hemen dugu, antzerkia, bolo txapelketa eta kontzentrazioak nagusi izango dira, genero biolentzia salatzea helburu nagusi bezala duen aste honetan.

Ekintza hauek bihar hasiko dira, hilaren 4an, eta datorren asteko ostegunera arte iraungo dute. Aste honetarako Udalak zuzendutako aurrekontua 4.000 eurokoa izan da.

Bihar Kafe-huts taldearen antzezlana izango da nagusi, “Educación femenina” izango da Kultur Leioako Auditoriumean arratsaldeko 18.30ean. Antzerkia ikusteko beharrezkoa da gonbidapena batzea Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, Kafe Huts edo Andrak-en lokaletan.

Hilaren 10ean, asteartean, bolo txapelketa izango da Arteako Bowling gunean. Bertara heltzeko Udalak autobusa jarri du goizeko 10.30ean Sakonetatik irtengo dena. Gehienez 180 pertsona apuntatu daitezke txapelketa honetara, beraz interesa dutenak lehenbailehen joan behar izango dute Andrak edo Gizarte Zerbitzuen bulegoetara gonbidapenak jasotzen.

Hurrengo egunean Kultur Leioan izango da prestaturiko ekintza, “Guerra de novias” filmea izango delako ikusgai. Filme honek lagun biren historia kontatzen du, txikitatik dena elkarrekin egiten zuten lagun hauek baina egun baten gauzak aldatzen hasten dira; euren ezkontzak egun berean izango dira eta lehiakortasuna ematen da euren artean. Komedia dibertigarria ikusleentzat.

Azkenik, hilaren 12an, ostegunean, Leioako Bulebarrean ohiko kontzentrazioa emango da genero biolentzia salatzeko eta herritar orok euren babesa eta laguntza eskaintzeko biktimei. Kontzentrazioa 13.30ean izango da eta honen ostean, ekintza eta ospakizun guztiekin amaitzeko, jatekoa izango dute Andrak elkartearen eskuz antolatutakoa.

Erlazionatutako dokumentuak:

Emakumearen astea (pdf, 787 kb)

Informazio gehiago (pdf, 1064 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa