Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-02-27 Txopoetako BOEn zozketarako onartuen izen zerrendak kupoen arabera Hiru kupo ezberdin izango dira zozketa errazteko Datorren martxoak 6 eguerdiko 12.00etan Sakonetan izango den BOEn zozketan parte hartzeko onartuen izen zerrendak kupoen arabera banatu izan dira eskatzaileen ezaugarrien arabera.
Horrela, izen zerrendak hiru kupo desberdinetan banatuko dira:
1. Mugikortasun gutxituen pertsonentzat prestatutako etxeetarako.
2. Familia ugariak.
3. Orokorra.

Argitu behar da, 1.kupoko eskatzaileak euren urritasun mailaren arabera sailkaturik daudela. Honetaz gain, mugikortasun gutxitua duten pertsonentzat prestaturiko etxebizitzen kopurua “lehentasuna” zuten eskatzaileen kopuru berdina da, beraz, gainontzeko eskatzaileek, zozketan aukerarik izango ez dutenez, 3.kupoan sartu izan dira.

Dena dela, adjudikazioan aldaketarik izanez gero, ez agertzerik edo uko egiterik gertatutzen bada zozketan etxebizitza berezi hauetako onuradunak izan direnen aldetik, etxebizitza hori 3.kupoan sartutako pertsona hauetariko bati esleituko zaio, beti ere mugikortasun gutxitu iraunkorra badu ere.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa