2009-02-26
Azteazkenean zabalduko da Txilinbueltaka programako bigarren irtenaldirako izen emateko epea
Egonaldia Arantzako aterpetxera izango da apirilaren 14tik 17ra
TXILINBUELTAKA programak urteko bigarren irtenaldia antolatu du dagoeneko eta honetan parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute azteazkenetik martxoaren 11ra bitartean Euskara Zerbitzuan bertan. Egonaldia Arantzako (Nafarroa) aterpetxera izango da apirilaren 14tik 17ra. (Izena emate orria erantsita)
Gogoratu beharrekoa da TXILINBUELTAKA programa 1997 eta 2002 bitartean jaiotako Leioako ume euskaldunei zuzenduta dagoela.
Informazio gehiago erantsitako pdf-an edota Euskara Zerbitzuan:
Jose Ramon Aketxe plaza 11 4. solairuan (Kultur Leioa)
Telefonoa: 94 607 25 76
e-posta: euskarazerbitzua@leioa.net
Partekatu:
Itzuli