Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-02-25 Leioako Udala eta Eusko Jaurlaritza akordio batera heldu dira Txorierriko lanak aurrera ateratzeko Auzoaren berrikuntza, Babes Ofizialeko etxebizitza berriak eta Lamiako-Txopoetarekin lotuko duen igogailua jarriko dira, besteak beste Leioako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak adostutako konpromiso akordio bati esker, Txorierri auzoaren hirigintza ekintza guztiak aurrera egingo dute instituzioen arteko hitzarmenaren sinadura egin eta gero.

Akordioaren oinarria auzoaren hego parteko hiri garapen eta berrikuntza da, horretarako Leioako Udalak igogailu baten bidezko konexio mekanikoa jarriko du martxan Txorierri eta Lamiako-Txopoeta elkartzeko. Honetaz gain, etxebizitza eraikin berri bat altxatuko da zonaldean plaza handi batekin, eguzkitsua, eta itsasadarrari begira izango den pasealekua eta begiratokia eraikiko dira.

Erakunde bien arteko akordioa dela-eta, Gasteizko Etxebizitza sailak lurren desjabetzeak egiteko beharrezkoak diren kudeaketak egingo ditu, eta baita hiru eraikinen beharrezko eraispenak (Langileria 78, 80 eta 82 zenbakiak), etxe hauetako bizilagunen indemnizazioa eta birkokapena, lurzoruaren egokitzapenerako desmonteak, etxebizitza, plaza eta begiraleku berriaren eraikuntzaz gain. Etxebizitza berri hauek 78 izango dira guztira, eta denak Babes Publikokoak izango dira: 39 BOE eta 39 tasatuak.

Udalak, bere aldetik, igogailua jarriko du, Getxoko Ereagan dagoenaren antzekoa izango dena, eta honetarako beharrezkoa den inbertsioari aurre egingo dio. Horretarako Udalak aurrekontuko erreserba potolo bi bereganatu dio proiektu honi. Hauetariko erreserba bat 800.000 eurokoa da, eta bestea, aurreko urteetakoa, 600.000 euro baino gehiagokoa. Horrela Udalak miloi bat baino gehiagoko aurrekontua du auzoan hain beharrezkoa den proiektua hau aurrera ateratzeko.

Proiektu guzti hau duela urte bi aurreikusita zegoen udal planeamenduan baina egungo egoera ekonomikoak eraikuntza enpresetan eragindako krisiak atzeratu egin zuen. Orain, Eusko Jaurlaritza eta Leioako Udalaren akordio honi esker aurrera ateratzea posible izango da, ez modu pribatuan hasieran pentsatu izan zen bezala baina martxan jartzea ahalbidetuko duen laguntza publikoarekin egingo da.

Hau honela, 2009an Udal planeamenduan egin beharreko aldaketak egingo dira proiektu handi honen lehen pausuak 2010ean hasteko. Bestalde, oraindik goizegi bada ere, Udalak altxatuko diren etxebizitza berri hauetako zozketan parte hartzeko betebehar bat ezarri du jada, Leioan erroldatuta izatea hiru urte arinago. Honetaz gain, etxe hauetako 8 Udalaren esku geratuko dira birkokapenak errazteko.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza saila eta Leioako Udalaren akordio honekin lau dira instituzio biek sinatutakoak udalerrian etxebizitza publikoak sustatzeko: Estartetxeko 64 etxebizitza sozialak, Lamiako-Txopoetako 170 etxebizitzak (112 BOE eta 58 gizarte errentazkoak), Leioandiko 405 etxebizitza altzatuko dituena (101 errentazkoak eta gainontzekoak BOE), eta Txorierri auzoan egingo den azken proiektu hau ahalbidetuko duena.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa