Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-04-23 Kultur Leioak Liburuaren Eguna ospatzen du
liburu / liburu

Kultur Leioak aktibitate desberdinak izango ditu Liburuaren Eguna ospatzeko. Egitarau anitza, adin guztientzat, irakurtzera animatzeko helburua duena.

Aste honetan zehar Liburutegiak TxikiTxokoaren gida bidaliko die 2012an jaiotako umeen gurasoei.

Gaur, asteartea eta Liburuaren Eguna, Aterpe Leioa Gazteguneak bookcrossinga antolatu du egun osorako, Leioako kaleetatik egingo dena. Arratsaldean, 19:30ean, Liburutegian, poesia errezitaldia izango dugu Poetaliaren eskutik.

Bihar, Ondizdorrean, “Uribe Kostako Bertsolaritza (1900 – 1980)” liburua aurkeztuko da, Labayru Ikastegiak eta Fredi Paiak eginikoa. Uribe Kostako bertsolaritzaren historia, herriz-herri, ezagutzeko lan aproposa. Inguruko bertsolaritzaren ezaugarriak azaltzen ditu eta bertsolari garrantzitsuenen biografiak biltzen ditu.

Eta aktibitate guztiei amaiera emateko, apirilaren 25ean, osteguna, 18:00etan, Haur Liburutegian, ipuin kontalaria izango dugu: Ixabel Millet. Gaztelaniaz izango den aktibitate hau 5 eta 9 urte bitarteko umeentzat pentsatuta dago.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa