Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-02-24 Txopoetako BOE eta etxebizitza libreen zozketarako behin betiko izen zerrendak Zozketa martxoaren 6an izango da Sakoneta kiroldegian eguerdiko 12.00etan Jakitera eman dira jada Txopoetako Babes Ofizialeko Etxebizitza eta etxebizitza libreen zozketan parte hartuko dutenen izen zerrenda. Zozketa martxoaren 6an izango da Sakoneta kiroldegian eguerdiko 12.00etan

Bizkaieder 2000 S.L. enpresa Lamiako-Txopoetako BBBPBri lotutako etxebizitza-blokearen eraikuntza amaitzen ari da.

Berriro ostatu hartzeko eragiketak bukatutakoan, beharrezkoa da soberan dauden etxebizitzak esleitzea, bi mailatan antolatuta:

-Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE): 13 etxebizitza, honako kupo hauetan banatuak:
- 1. kupoa: Mugikortasun urri iraunkorra duten ezindu eskatzaileentzat (3 etxebizitza).
- 2. kupoa: Bost kide edo gehiago dituzten bizikide-unitateentzat, izan ere, azalera erabilgarria 90 m2 baino gehiagokoa da (4 etxebizitza).
- 3. kupoa: Gainerako eskatzaileentzat (6 etxebizitza).

Leioako Udalak 3. kupoko 4 etxebizitza zuzenean esleitzeko aukera du, hirigintza-eragiketetan burututako eraispenak direla-eta, berriro ostatu hartu beharra duten kasuei erantzuteko.


-Hitzartutako prezioaren araberako etxebizitza libreak: 11 etxebizitza, Bizkaieder 2000 S.L. enpresak gehieneko prezio zehatzean horiek transmititzeko konpromisoa hartu du, eta lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak dauzka.

Leioako Udalak 4 etxebizitza zuzenean esleitzeko aukera du, hirigintza-eragiketetan burututako eraispenak direla-eta, berriro ostatu hartu beharra duten kasuei erantzuteko.

Erlazionatutako dokumentuak:

Etxebizitza libreak ONARTUAK (pdf, 111 kb)

Etxebizitza libreak BAZTERTUAK (pdf, 386 kb)

BOE ONARTUAK (pdf, 87 kb)

BOE BAZTERTUAK (pdf, 382 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa