Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-02-20 Bi emakumezko atxilotu dituzte moneta faltsutzeagatik Kupoi saltzaile bati iruzur egiten saiatu ziren Erandioko Ertzain-etxeko agenteek atzo (osteguna) arratsaldean 19 eta 30 urteko emakumezko bi atxilotu zituzten kupoi saltzaile bati berrogeita hamar euroko billete faltsu bat emanez iruzur egin izanagatik.
Ertzaintzak ustez bi emakumezkok egindako iruzurraren inguruko salaketa jaso zuen. Susmagarriek bost euroko balioa zuten hainbat kupoi erosi omen zituzten eta erositakoa berrogeita hamar euroko billete batekin ordaindu. Bi emakumezkoak joanak zirenean konturatu omen zen saltzailea, jaso berri zuen billetea ez zela benetakoa.
Ertzaintzako patruila bat gertakaria jazo zen kioskora bertaratu zen eta bertan egiaztatu zuten aipatutako billetea faltsua zela. Une batzuk beranduago aurkitu zituzten ustez iruzurra egin zuten emakumezko biak. Identifikatu ostean agenteek aurrekoa bezalako billete gehiago zeramatzatela egiaztatu zuten. Hori dela eta, bi susmagarriak atxilotu eta polizia egoitzara eraman zituzten bertan beharrezko izapideak burutu eta ostean epailearen esku jartzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa