Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-02-20 Heldu dira inauteriak!!! Gaur eta asteartean Leioako kaleak kolorez eta alaitasunez beteko dira
Aratusteak / Aratusteak

Heldu dira jadanik aurtengo inauteriak Leioara. Nagusien festa izango da lehena baina hala eta guztiz ere haurrentzako ekintzak ere izango dira egun osoan zehar kaleak eta herriko edozein txokoa kolorez betetzeko.

Arratsaldeko 17.00etan hasiko dira prestatutako ekintzak, Euskal Etxeen plazan bertan izango da haur eta gazteentzako parkea hainbat tailer eta puzgarriekin. Ordu bi beranduago txokolatadaren txanda izango da leku berean, eta 22.00etan Ikea Barri enparantzan erromeriari hasiera emango zaio.

Gaueko 23.00etan mozorro lehiaketako partaideen desfilea hasiko da Ikea Barri enparantzan bertan eta ordu bete beranduago mozorro onenari sari banaketari hasiera emango zaio. Amaitu ostean, 00.30ean erromeriarekin jarraituko dute bertan bildutakoek 3.00etara arte gutxi gorabehera.

Txikienen txanda, berriz, otsailak 24 asteartean izango da. Goizerik izango dira kaleetatik zehar euren mozorro alai eta koloretsuekin. Alde batetik, goizeko 11.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 16.00etatik 20.00etara Sakoneta kiroldegian haurrentzako parkea izango da prest. Bestetik, 12.30ean eta 17.30ean animazio taldearen ekitaldia izango da eta 13.30ean inauteri torraden banaketarekin hasiko dira. Mozorro lehiaketaren partaideen desfilea berriz 18.30ean hasiko da Sakonetan eta 19.00etan sari banaketarekin amaituko da.

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitaraua-programa (msword, 32 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa