2009-02-19
Leioak eta Aranzadi Zientzi Elkarteak laster elkarkidetza hitzarmena sinatzeko akordio batera heldu dira
Kortasenabarri baserria Elkartearen egoitza berria bilakatuko da
Leioako Udalak eta Aranzadi Zientzi Elkarteak lehen pausua eman dute epe laburrean elkarkidetza hitzarmena sinatzeko. Honen bitartez, Aranzadik bere egoitza finkatuko du Leioako Kortasenabarri baserrian, orain dela hilabete gutxi batzuk Enplegu Tailerraren ikasleek berriztutako.
Aranzadi Elkarteak, 1947. urtean sortutakoa, ikerketa zientifikoa eta teknikoa du helburu nagusi bezala, batez ere ingurumen naturala eta gizatiarrari dagozkion arazoetan, honetaz gain ondare arkeologikoa, etnografikoa eta naturala babesten eta mantentzearen alde egiten du lan.
Akordio honek ikerketa zientifikoa bultzatzeko helburua du, Leioa zein inguruetako biodibertsitatea eta ondare arkeologiko, etnografiko eta naturala jorratzeko.
Hau honela, elkarkidetza honen bitartez, Aranzadik giza eta ingurumen naturalan egingo ditu ikerketak, kurtsoak antolatuko ditu gai zientifiko hauen inguruan, batzarrak, jardunaldiak, eta gainera, Udalarekin batera hainbat lehiaketa eta proiektuak aurrera ateratzeko gai izango da.
Horretarako, Leioako Udalak Kortasenabarri baserria eta inguruetako lurzoruak lagako dizkio Aranzadiri dohainik. Gogoratu behar dugu baserria hau duela hilabete gutxi berritua izan zela Enplegu tailerreko hainbat ikasleengatik.
Hitzarmen honek, besteak beste, ikasketak, ikerketak eta klima aldaketa eta ingurumenaren inguruan egindako lanak zabaltzea ahalbidetuko du. Honekin, egoitza hau nazioarte mailan erreferentziazkoa izatea lortuko da