Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-02-13 Lan Gizarteratze programak 36 lagunek lana aurkitzea lortu zuen iaz Guztira, 140 lagunekin banaka lan egitea lortu da (68 gizon eta 72 emakume)
Empleo / Enplegua

Gizartekintza eta Formazio, Enplegu eta Promozio Ekonomikoaren sailen elkarlanari esker Leioako Udalak langabezian ziren 36 lagun lanean jarri ditu. Hau posible izan da iazko otsailean martxan jarritako programari esker non gizarte bazterketaren arriskuan diren pertsonei lan gizarteratzerako laguntza ematen dieten.

Helburuen artean, besteak beste, diru laguntza jasotzen dituzten pertsonen lan munduratzea dago, honela epe baten buruan laguntza hauek ez dituzte beharrezkoak izango. Honetaz gain, elkarlan honekin Eusko Jaurlaritzako Juztizi, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailak ematen duen laguntza ekonomikoa lortu nahi du Udalak, laguntza honen helburua lan munduratzearen aldeko ekintzak sustatzea eta batez ere bazterketa soziala, pertsonala zein laborala jasan dituzten pertsonentzako bideratuta dago.

Hau honela, hasiera batean finkatutako helburua guztiz gainditu da, 140 lagunekin banaka lan egitea lortu delako (68 gizon eta 72 emakume). Prozesua banakakoa, lan gizarteratze ibilbidea pertsonalizatuz, erritmo ezberdinetara egokitzen zena eta baita bakoitzaren beharrizanetara egokitutakoa ere izan da.

Erabiltzaile hauen profila hurrengokoa da: emakumea, 26 eta 44 urte bitartekoa (93 pertsona), eta oinarrizko ikasketekin (88 pertsona).

Guztira 36 lagun lana aurkitzea lortu da udal zerbitzu honi esker, beste 39 pertsona lana bilatzen jarraitzen dute, 17 lagun prestakuntza lanetan dira, eta gainontzekoak gizarteratze prozesuetan dabiltzate.

Lan eremuen profila honakoa izan da:

oErizain laguntzailea 1
oAutoenplegua 2
oAdministratiboa
oSeguritate laguntzailea 2
oSukalde laguntzailea
oElektrikaria
oKontabilitatea
oKutxazaina
oMundantza
oOstalaritza
oEraikuntza
oGarbiketa
oMekanikari
oSoziologia
oGeriatria laguntzailea
oArotza
oTxapista
oPsikologia

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa