Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-09-25 Kultur Leioak bere IV. urteurrena ospatuko du bihar kale antzerki batekin
Foto del espectáculo / Ikuzkisunaren argazkia

Bihar bertan Kultur Leioako eraikina lau urte betetzen ditu, eta urtebetetze berezi hau ospatzeko Leioako Udalaren Kultura Sailak herritar guztientzat zuzendutako ekintza prestatu du. Horrela, Rayuela Producciones-en “Invasores del Espacio” izeneko kale- antzezlana ikusi ahal izango dute leioaztar guztiek doan.

Antzezlana gaueko 22.00etan hasiko da eta Kultur Leioako eraikinaren alde bietan diren plazetan izango da, hau da, Jose Ramon Aketxe eta Errekalde Plazan, hain zuzen ere.

Invasores del Espacio: Giza jarduerak irrati eta telebistako uhinen arrastoa uzten du, eta arrasto horiek beste mundu batzuetarantz abiatzen dira, antolakuntzarik gabe. Loturarik gabeko informazio-atalak dira, batzuetan atal absurduak ere bai, eta, beraien bitartez, “espazio inbaditzaileak” gizakiak ulertzen saiatzen dira.

Lur planetaren suntsipena geldiarazteko asmoz, espezie estralurtar hori giza portaera ikertzen ari da, 1956ko otsailean egin zuten lehen lurreratzetik.

Gaur, espazioko inbaditzaileek guri buruz deskubritu dutena azalduko digute. Nahastez eta kirtenkeriaz betetako hamarkada askoren ondorioz, gure ekintzak ikustean eta ekintza horiek gure kantu, pelikula, telebistako saio eta abarren argitara aztertzen ditugunean, gure irudia modu arraroan prozesatuta sumatzen dugu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa