Leioa
Bilaketak
Igandea, 2022ko Urtarrilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » LeioaIndartu

LeioaIndartu bonoak

LeioaIndartu

LEIOAINDARTU BONOAK


Abian da deskontu bonuen hirugarren edizioa, Leioako merkataritza sustatzeko udal ekimena.


Bi bonu mota izango dira: 10 euroko bonua (erosketetarako 5 euro gehiago) eta 20 euroko bonua (erosketetarako 10 euro gehiago). Bonu horiek azaroaren 2tik aurrera erosi ahal izango dira kutxabank kutxazainetan (beste banketxe bateko bezeroek ez dute gainkosturik jasango) eta udalaren webgunean, eta 2022ko urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izango dira.


Bonuak erosi ahal izango dira, NAN bakoitzeko 120 euroko gehieneko baliora iritsi arte. Era berean, LeioaIndartu bonuak elkarren artean metatu daitezke, faktura bakoitzeko bi bonu arte, eta ezin dira eskudiruarekin trukatu.


Parte hartzen duten negozioek identifikazio-kartela izango dute establezimenduko leku ikusgarri batean. Negozioak, 10 langile baino gutxiagokoak izango direnak, oso eremu desberdinetakoak izango dira (ile-apaindegiak, dekorazioa, jangarriak, farmaziak, moda, ostalaritza).


LeioaIndartu bonoak erosteko klikatu hemen.

LeioaIndartu.


Informazio gehiago:

Oinarriak

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa