Leioa
Bilaketak
Igandea, 2020ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Koronabirusa

Koronabirusa - Etxean geratu

Koronabirusa

Etxean geratu.

Osasun-larrialdia (zer da, zer dago baimenduta eta zer ez).

Krisi Mahaia.

Prebentzio neurriak.

Herritarrei arreta.

Udal instalazioak.

Boluntarioak.



Etxean geratu


Egizu zugatik, zure familiagatik, zure aitite-amamengatik, herri osoagatik. Osasun krisi honi aurre egiteko armarik indartsuena zu zara. Horixe da agintari eskudun guztiek helarazten diguten mezu argi eta zehatza, eta Leioako Udala etengabeko koordinazioan dihardu eurekin.


Osasun publikoaren ezohiko krisi honen aurrean, Leioako Udalak leioaztar bakoitzaren erantzukizuna eskatzen du, komunitate osoarekiko erantzukizunez jokatzeko deia egiten du. Errespeta ditzagun Eusko Jaurlaritzak eta agintari eskudunek helarazitako oharrak, lagundu dezagun horiek zabaltzen, eta ez diezaiegun oihartzunik eman iturri ofizialetatik ez datozen mezu edo informazioei.


Halaber, leioaztar bakoitzaren zentzu zibikoari dei egiten diogu, beren adinagatik, osasun-egoeragatik edo bakardade-egoeragatik, aparteko egoera honetan, ahulenak diren pertsona guztiak babesten laguntzeko. Zuen atarian horrelako kasurik egon daitekeela badakizue, zera eskatzen dizuegu: arazo larriren bat izan dezaketen susmorik txikiena izanez gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jarri (944 008 021).


Udalak aldizkako harremana izango du gure datu baseetan jasota dauzkagun pertsona bereziki ahulekin, behar duten laguntza guztia eskaini eta haien eskura jartzeko.


Gutariko bakoitzak, banaka, ekarpen handia egin dezake. Kate bat osatzen dugu, eta katebegi bakoitzak ezinbesteko garrantzia dauka. Elkarrekin indartsuagoak izango gara.


ETXEAN GERATU ETA JARRAITU AGINTARIEN AGINDUAK.


Iban Rodríguez Etxebarria
Leioako alkatea
alkatea

Erlazionatutako dokumentuak:

Bandoa

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa