Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2010ko Uztailaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Ezagutu Leioa » Hiria egiten » HAPO

Hiria egiten

HAPO

HAPO
Udalerriko lurzoruaren erabilerak definitu eta arautzen dituen udal araudia da Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, eta, gainera, Leioako hiri-hazkundearen eredua ere erabakitzen du. HAPO behin betiko onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 1999 eta 2001. urteen artean Leioako udalbatzak eskatuta, eta, horrenbestez, udal planeamenduko garai bateko tresna, Arau Subsidiarioak alegia, ordezkatu zituen; aipatutako arau subsidiarioek udalerriaren hiri garapena arautu zuten demokraziaren lehenengo bi hamarkadetan, aurreikuspenak agortu arte.

Gaur egungo HAPOren helburuak dira hirigunea finkatzea, hirigune hori udalerriko auzoekin lotzea, eta auzoak beren artean lotzea. Era berean, babes ofizialeko etxebizitzen eskaintza zabala egiten da udalerri osoan zehar, izaera ekonomikoko jarduerak garatzeko lurzoruak gordetzen dira, hezkuntza, kultura, kirol, asistentzia eta beste hainbat arlotako ekipamendu publiko eta pribatuen sare zabalak aurreikusi dira azpiegitura eta zerbitzu hobeak eskaini ahal izateko, bai eta eremu libre eta gune berde gehiago ere.

Azken finean, HAPOren helburua da hiria modu adeitsuan egitea, bertan bizi, lan egin eta aisialdiaz gozatzeko komunitatea garatzea. Bizi-kalitate handiagoa lortzeko tokia egitea.
Copyright 2008 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa