Udaltzaingoaren eta dendarien arteko komunikazioa hobea eta zuzenagoa izan dadin, SMS zerbitzua ezartzen dugu. Horren bidez, udaltzainek herrian edo inguruan gertatu diren lapurreten berri emango diete zerrendan dauden dendariei. Non izan den eta lapurretaren edo lapurren ezaugarrien berri emango dute, beste xehetasun batzuen artean. Mezu horien bidez, dendariei berehalako informazioa ematea da asmoa, eta gerta daitezkeen lapurreten aurrean erne egon daitezen eskatzea.
Zerbitzu honetan parte hartzeko interesa duten dendariek izena emateko inprimakia bete dezakete Udaltzaingoan, edo Leioako Udalaren web orritik deskargatu (www.leioa.eu), eta ondoren Udaltzaingoaren bulegoetan entregatu, posta, e-mail (udaltzaingoa@leioa.net) edo fax bidez (94 480 13 28). Leioako Merkatarien Elkarteko kide diren dendek Elkartearen bidez eman ahal izango dute izena.
Mezuak jasotzeko telefono zenbakia edo hizkuntza aldatu nahi baduzu, jarri harremanetan Udaltzaingoarekin.
Harpidetu albisteetara
Kontratugilearen profila
Enplegua eta oposaketak
Beste udal webgune batzuk
Kultur Leioa
HAPO