Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2012ko Otsailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Bulego teknikoa » Zaborrak

Bulego teknikoa

Zaborrak

Zaborrak
Garbiketa zerbitzu berriaren emaitza onak zure esku ere badaude. Helburu handiek ez dute askorako balio, egunerokotasunean ez badugu zenbait ohitura garrantzitsu hartzen; esate baterako, zaborra ondo itxitako poltsa batean eta edukiontziaren barruan sartzea, zaborrontziak erabiltzea, eta beira, papera eta ontziak birziklatzea, horietako bakoitza bere edukiontzian sartuz…

Garrantzitsua da zaborretako edukiontziak erabiltzeko ordutegia errespetatzea: 19:00etatik 22:00etara. Modu horretan, bide publikoko hatsak murrizten ditugu eta edukiontziak garbitzeko lanak errazten ditugu.

Udalak mugikortasun murriztuko pertsonen irisgarritasuna hobetzeko konpromisoa dauka hartuta, eta, horri jarraituz, edukiontzietara heltzeko zailtasun handiak dituzten eta zaborra botako dien inor ez duten pertsonei laguntzeko zerbitzua ere badago. Bilketa zerbitzua etxera joango zaie eta zabor-poltsa jasoko die, 900 720 631 doako telefonoaren bidez finkatutako ordutegiaren barruan.

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa